LAUKIZ KANTARI
- 1 jul 2022
- 1 min de lectura
Joan den ostiralean, Martxoak 31, laukiz kantari ospatu genuen herrian. Tabernaz taberna joan ginen. Lehenengo Garbi taberna aurrean abestu genuen eta gero, Florenenean baina euria hasi zenean batzokira merendola jatera. Hainbat kanta abestu genituen: “agur xiberua”, “ai, ze polita”, “aldapan gora”, “baratze bat”, “Egun da Santi mamiña”, “Eperra”, “Euskaren txantxangorria”, “Furra furra”, “Guk euskaraz”, “Ikusi mendizaleak”, “Isil isilik”, “Katalintxu”, “Kupela”, “Lau teilatu”, “loretxoa”, “Txantxibiri” eta “Pottoka”. Taberna bakoitzean abesten genuen. Oso ondo pasatu genuen eta jende pila etorri zen gurekin batera abestera. Hau izan da gure lehen laukiz kantari baina espero dugu bigarrena laster ospatzea.


















Comentarios