Laukizko Lauaxeta “ Eskola Txikia” da, landa eremuan kokatuta dago, Bizkaiko Uribe Butroe eskualdean. Gure herrian baserri giroa sumatzen da eta honek naturarekin harreman zuzena edukitzera bultzatzen gaitu.
​
Euskal kulturaren hainbat alderdi oso errotuak daude, besteak beste: herri kirolak, esku-pilota, probak... Herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen dugu eskolan.
​
Herriko eskola publiko bakarra gara, D eredukoa. 2 urtetik 12 urtera arteko neska-mutilen garapen osoaren aldeko lanean dihardu.
Eskola bi eraikinetan banatuta dago, eta elkarren artean 2km-ko distantzia dago: Haur Hezkuntzako eraikina Mentxakaeta auzoan, eta Elizaldean Lehen Hezkuntzakoa.
Gelak (ikasgaika-eremuka) antolatuta daude ikasleak batetik bestera askatasunez joateko.
​
Gure eskola leku hurbil, familiar eta seguru gisa aurkezten da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrei munduan duten lekua zein den jakiten lagunduko diena, pertsona gisa duten izaera sendotuz, asmatze, saiakuntza eta akatsetatik abiatuta, begirada eta esku askorekin.
​
Haurrari bere garapen integralean laguntzea da gure helburua.​