
Gure eskolak honelako printzipioak zaintzen ditu:

​
IKASLEA ERDIGUNEAN

Gure begirada ikaslearengan zentratu nahi dugu, bakoitzaren ikaskuntza prozesua modu integralean bultzatzeko planifikatuz. Beraien interes eta garapen prozesua kontutan hartzen ditugu, gaitasunak garatzeko helburuarekin.

​
GUZTION ESKOLA

Ume bakoitza bakarra eta errepikaezina da, dituen berezitasunekin.
​
Guztien aukera berdintsuen alde lan egiten dugu, bakoitzaren beharrak identifikatu eta aukera anitzak zabalduz.

​
HERRIARI BEGIRA

Herriaren parte gara eta elkarrekintza aberasgarria bilatuz, komunitate guztiaren partehartze positiboa bultzatu nahi dugu. Landa eremuan mendeetan zehar sortu eta garatutako jakintza, kultura, balio eta tradizioak etorkizunerako oinarri eta ikasteko bidetzat erabili nahi ditugu.

​
EUSKALDUNA

Gure ikastetxea, herria bezalaxe,
euskalduna da, beraz euskara da gure eguneroko bizitzako eta ikasketetako hizkuntza nagusia.

​
ANIZTASUNA

Adin aniztasunak interakzioa aberasten du: pentsaera, estrategi, bizipen jarrera anitzagoak sorrarazten ditu, eta elkarrekin ikasteko dauden aukerak areagotzen ditu.
​
Azken finean, inklusio bideak zabaltzen ditu.

​
BERRITZAILEA

Irakasleen etengabeko prestakuntza, garatzen ari diren metodologia berrietara eta inguruko errealitate sozialera, eguneroko lanaren inguruan hausnarketa eginez, kalitatezko irakaskuntza lortzeko.

TXIKITASUNA

Eskola hurbila bilatzen dugu ikasleen garapen emozionala zainduz. Ikaslea, eskolan lasai eta seguru senti dadin lan egiten dugu, garrantzitsua dela sentituz eta familia honen parte dela biziz.

IKASLE GUZTIAK
​
GUZTIONAK

Zehaztu nahi ditugun helburuak lortzeko eta bultzatu nahi ditugun metodologia anitzak abiatzeko funtsezkoa zaigu ikasle guztiak irakasle guztien ardura eta erantzukizuna dela sentitzea. ikuspegi anitz hauek errealitate hurbilketara eramaten gaitu.